Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz, eman eta hartu

Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz, eman eta hartu

23,00 €

Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

  Recibe una Bolsa de REGALO a partir de 50€

*Portes excluidos*

 

¿ Tienes dudas? 634 591 914

 

2015eko udaberrian ARGIAk BIZI BARATZEA liburua argitaratu (Jakoba Errekondo egilea) eta urtebete baino gutxiagoan 10.000 ale eta 4 argitaraldi saltzea lortu zuen, euskarazko liburuen artean “Best Seller” ikurra jarriaz. Gaur egunean 14.000 aleko zabalkundea dauka, guztira 5 argitaraldi. Liburu hau sektoreko zale nahiz profesionalentzat oinarrizko irakurgaia eta lan tresna da. Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua bi zatitan banatzen da. Lehen zatian informazio orokorreko gaiak lantzen dira: ura, argia, lurra, ongarriketa, buruhausteak, gaitz eta izurriteak, nor norekin, egutegiak (erein, landatu, uzta), konposta, baratzeko lanak... Bigarren zatiko edukiak landareen 40 fitxa dira eta fitxa bakoitzean azaltzen dira: oinarrizko premiak, uzta, trikimailuak, gaitz eta izurriteak, historia eta kultura... Honetaz gain, sendabelarren fitxa sorta, euskarazko eta latinezko hiztegia eta abar luze bat.


Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961) paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa
naturaren eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko gizartearentzat,
baita komunikatzaile trebea ere. Hainbat hedabidetan aritzen da landare, paisaia, baratzezaintza,
lorezaintza eta abarri buruz. Dagoeneko sei liburu idatziak ditu.

  • Egilea: Jakoba Errekondo
  • Argitaratzailea: ARGIA eta bizi baratzea
  • Orrialde kopurua: 200
  • ISBN: 9788409088386
  • Neurriak: 20x25cm
Tipo de producto
Libro
Idioma
Euskera

Los clientes que compraron este producto también han comprado:

16 otros productos de la misma categoría:

Product added to wishlist