Errausketari ateak Ixten - DVD
Errausketari ateak Ixten - DVD
Errausketari ateak Ixten - DVD
Errausketari ateak Ixten - DVD

Errausketari ateak Ixten - DVD

5,00 €

Documental sobre la problematica de las basuras en Gipuzkoa.
Para 2016 los vertederos deben cerrarse por orden europea.. Ante ello se enfrentan dos concepciones, la incineración o la politica de reciclaje y recogida selectiva de basuras.

  Recibe una Bolsa de REGALO a partir de 60€

*Portes excluidos*

 

¿ Tienes dudas? 634 591 914

 

ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN

Europak esana du orain arte ezagutu ditugun zabortegiak itxiak izan beharko direla 2016rako. Horren aurrean bi aukera gelditzen zaizkigu:

1) Zaborra errauskailuetara eramatea, bertan erretzea eta bistatik kentzea.

2) Zero zabor filosofiaren norabidea hartzea eta hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko sistemarik eraginkorrenak martxan jartzea. Eta gaur gaurkoz diferentzia handiz birziklapen tasa altuenak ematen dizkigun sistema atez atekoa da.

Bidegurutze honen aurrean Gipuzkoako udalerri askok azken aukera honen aldeko hautua egin dute eta hondakinak biltzeko atez ateko gaikako bilketa selektiboa martxan jartzeko erabaki ohoragarria hartu dute. Sektore politiko eta empresarial boteretsu batzuk, ordea, ez dute oso begiko aldaketa hauen norabidea. Eta bere armategiko munizio erasokorrenak deskargatzeari ekin diote gupidarik gabe. Alarma gorria piztu dute eta Gipuzkoaren hondamena iragartzen duen apokalipsiaren oihu iluna jaurti dute. Eta mezu hori zabaltzeko ezinbestekoa izan zaie zenbait komunikabidek egin dien bozgorailu lana.

Errauskailua aurrera atera nahi dute kosta ahala kosta eta badakite atez atekoa Gipuzkoan zabaltzeak kolokan jarriko duela beren azpiegitura kuttuna eraikitzearen zilegitasuna. Aurrekari gutxi izango dira horrelako erabaki instituzional arrunt batek holako kanpaina mediatiko errukigabe erasokorra jasan duena. Eta horregatik, urak pixka bat bere lekura ekarri nahian, eta eztabaida bere parametroetara eramateko asmoz ordubete inguruko lana burutu dugu Debagoiena Zero Zabor-eko kideok. Aski baitugu intoxikazioaz, aski kanpaina mediatiko manipulatuez.

Bertan zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen jerarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak…

Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...

  • 2012ko apirila
  • Dabagoiena Zero zabor
  • Idioma: Euskera

Tipo de producto
DVD
Idioma
Euskera

20 otros productos de la misma categoría:

Product added to wishlist