Espazio publikoan esku-hartzeak egiteko gomendioak

Espazio publikoan esku-hartzeak egiteko gomendioak

3,00 €

Gida honek gai desberdinak lantzen ditu, adibidez: Funtzionalitate desberdinak dituen esku-hartzeak garatzea, genero-ikuspegia txertatzea eta lehenengo estrategia lez, kontzientzia eta erlazioak zabaltzea besteak beste.

 

Bilboko goialdeko auzoetako espazio publikoan etorkizunean esku-hartzeak egiteko gomendioen gida hau KALEA EGINEZ! hiritar laborategiaren emaitza da; 2016ko urrian eta azaroan izan zen laborategia, URBANBAT Hirigintzako eta gizarte-berrikuntzako 5. festibalaren barruan.

Gida partziala eta amaitu gabea da, laborategian parte hartu dutenen subjektibotasunak eta garatzeko izandako denbora-mugak baldintzatu dutena. Hala eta guztiz ere, balio handiko gida da, lankidetza-lanaren eta adimen kolektiboaren emaitza. Aldatu eta aberastu daitekeen dokumentua da, gure auzoak eraldatzeko giza eskalara egokituta dauden eta jasangarriagoak diren irizpideak ezartzen jarraitzeko aukera emango duena.

Gomendio bakoitzarekin batera munduko hiri batean lokalizatutako adibide praktiko baten gaineratzen da. Etorkizuneko esku-hartzeetarako inspirazio gisa baliagarriak izan daitezkeen eta gida honek biltzen dituen proposamenak gauzatu daitezkeela frogatzen duten adibideak dira.

  • Egilea: Urbanbat
  • Argitaletxea: Urbanbat
  • Orrialdeak: 55
Tipo de producto
Libro
Idioma
Euskera

16 otros productos de la misma categoría:

Product added to wishlist