1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.
Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Dr. Alderete
Advertencia: ¡Últimos artículos en inventario!
Disponible el:
BLACK IS BELTZA - eusk
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.
Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Dr. Alderete
Recipiente :
* Campos obligatorios
total Cancelar
Tipo de producto | Libro |
Idioma | Euskera |
Benetako gertaera horretatik abiatuta, Muguruzak, Canok eta Alderetek Manex Unanueren historia asmatu dute: erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura zuen fikziozko pertsonaia. Bere kideek agintarien erabakiari men egin izana deitoratuz, etxera ez itzultzea erabakiko du Manexek. Gazte honen begietatik izango dugu 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea errotik astindu zuten gertaeren berri: Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan. Gerra Hotzaren oihartzuna ere agerikoa izango da, alde bietako espien artean zeuden interes eta katramila ezkutuak tarteko.
Kuban urte batzuk igaro eta trebakuntza berezia jaso ondoren, Manexek Che Guevara ezagutuko du hura Boliviara joateko zorian dela. Egiteko ezinago delikatu batean abiatuko da gero: eraila izateko arriskua duen Black Panther bat AEBetatik atera eta hari Habanaraino lagundu beharko dio. Horretarako, mundua alderik alde zeharkatu eta itzulinguruz betetako bidaia egingo du. Izan ere, ezinezkoa da bidaia hori zuzenean egitea: CIAk susmoa baitu kubatarrak zoru ipar-amerikarrean operazio berezietan ote dabiltzan.
Errealitatea eta fikzioa dantzan jartzen dituen intrigazko haria da BLACK IS BELTZA, deus falta ez duena: maitasuna, iraultza, espioitza. Eta horren guztiaren lagun, garaiko soinu banda bereizgarria, adierazkortasun grafiko handiz zuzen-zuzenean 60ko hamarkadako bihotzera eramango gaituena.
Editoreak dio:
Muguruzak, Canok eta Alderetek jauzi hirukoitza proposatu digute: bidaia iniziatikoa, denboran barrena egindakoa eta abenturaz josia. Iniziatikoa, garaiko soinu banda lagun, AEBetako gizartean pil-pilean zeuden eromen psikodelikoan eta kultura hippyaren hastapenetan murgiltzen gaituelako. Denboran barrena egindakoa, hamarkada hartako gertaera garrantzitsuenetako zenbait biziaraztea lortzen duelako (Gerra Hotza, Che Guevararen heriotza, Francoren diktadura…). Eta, azkenik, abenturaz josia, Manexen sentimenduen grina, iraultza gosea, kemena, eta, nola ez, Amandarekiko maitasuna kutsatzen dizkigulako.
No hay reseñas de clientes en este momento.
Porque todos los clítoris y las vulvas son...
La estrella roja sobre fondo negro es un...
Este maravilloso jabón ecológico de Aloe Vera y...
Mis ondas danzan y se encuentran con las tuyas....
Chapa del orgullo LGBT (o LGBTI). Alzamos...
Chapa Anonymous (con la máscara de Guy Fawkes),...
Frida Kahlo es una de las pintoras y poetisas...
Derivas sobre amor, sexo y libertad en las...