Berdea da more berria

Berdea da more berria

14,00 €

BERDEA DA MORE BERRIA. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak

Zortzi emakume borrokalariren begietatik kontatu du Onintza Iruretak greba. Horiek dira liburuko protagonistak, Bizkaiko egoitzetan lan egiten duten gerokultoreak. 378 egun iraungo zituen greba hasi zuten, kokoteraino zeudelako haien lan baldintzez.

  Recibe una Bolsa de REGALO a partir de 50€

*Portes excluidos*

 

¿ Tienes dudas? 634 591 914

 

Ia langile guztiak emakumeak ziren, zaintza lanak egiten dituztenak. Ustekaberik ez, zaintza beti bezala emakumeen ardurapean, ordainik gabe edo gaizki ordainduta.

Bosgarren hitzarmena sinatzea garaipena izan zen, baina borroka hark lan baldintzak hobetzea baino dezentez gehiago lortu zuen: emakumeak ahaldundu ziren, zaintza erdigunean jarri zuten, gizartea sentsibilizatzea lortu zuten, eta beste sektore feminizatu prekarioentzat eredu eta hauspo izaten ari da.

  • Egilea: Onintza Irureta Azkune
  • Hitzaurrea: Irantzu Varela Urrestizala
  • Argitaratzailea: ARGIA eta Manu Robles-Arangiz Institutua
  • Orrialde kopurua: 144
  • ISBN: 9788409088386
  • Neurriak: 20x13 cm
Tipo de producto
Libro
Idioma
Euskera

16 otros productos de la misma categoría:

Product added to wishlist