Hamabi hilabeteko bidaia zure barrenetik, zure ingurua eraldatzeko Egunkari hau hamabi hilabeteko ziklotan antolatuta dago, astero betetzeko modukoa, zure erritmoan. Bizitza birpentsatzera gonbidatzen zaitu: Zenbat denbora eskaintzen diozu soldatapeko lanari? Eta zaintza lanari?
Zer pisu du diruak zure egunerokoan? Ekonomia feministaren eta Abya Yalako Bizitza Onaren printzipioen bidez, astez aste eta hilabetez hilabete hausnartuko dugu. Elkarrekin eraikiko dugu merezi duen Bizitza, bestela ez da eraikiko. Diruaren eta merkatuaren gainetik dagoen Bizitza eraikiko dugu elkarrekin, bestela ez da izango.
*Portes excluidos*
¿ Tienes dudas? 623 23 72 10