Nor kolektiboaren helburuetako bat da antiespezismoari buruzko edukiak sortzea euskaraz. Eduki horien bidez, gizakien eta gizaki ez diren animalien arteko harremanari buruz gogoeta egitera bultzatu nahi dugu, eta argi dugu hori lortzeko tresna ezin hobea dela Aitor Garmendia-Tras Los Muros ekintzaile eta argazki kazetariaren Refugiados liburua.
*Portes excluidos*
¿ Tienes dudas? 634 591 914
Tras Los Murosek 2015. urtean plazaratu zuen bere liburuaren lehen edizioa, Ochodoscuatro argitaletxe antiespezistarekin, eta kalean da bigarrena ere; espezismoaren berri emateko balio izan du, gogoeta pizteko, bai eta Wings of Heart babeslekuko animaliak laguntzeko ere, salmenten diruaren bidez.
Tras Los Muros argazki kazetariak 2014. urtean sinatu zuen lehen argazki erreportajea, Iruñeko sanferminei buruzkoa;geroztik, milaka irudi jaso eta zabaldu ditu hamaika herritan. 2017an, Matadero dokumentala plazaratu zuen, Mexikoko ia 60 hiltegitan ezkutuan egindako lana abiapuntu hartuta. Gainera, gai berari buruzko argazki sortarekin, Picture of The Year International sari ezaguna irabazi du 2018an, Zientzia eta historia naturala izenburuko kategorian.
Euskarara itzulitako lehendabiziko liburu honen bidez, Nor taldeak erakutsi nahi du nolakoa den haztegietatik eta hiltegietatik salbatutako animaliei aterpe ematen dieten babeslekuen egunerokoa. Madrilgo Wings of Heart-en 300 animalia baino gehiago bizi dira, Laura Luengoren eta Edu Terrerren babespean, eta zenbait boluntarioren laguntza dute gizaki ez diren animalia guztien beharrak asetzeko. Errespetuzko giro batean bizi dira, animalion oinarrizko interesak kontuan hartzea baita denen lehentasuna. Wings of Heart babeslekua 2011. urtean jarri zuten martxan, eta,ateak zabaldu zituen egunetik beretik, Terrer eta Luengok bizitza osorako konpromisoa hartu zuten han bizi diren animaliekin.
Existe también en versión en castellano: Refugiados
- Aitor Garmendia
- Edizio: ochodoscuarto
- Edizio honen ardura eta itzulpena
- Nor - Euskal Herria Antiespezista
- ISBN: 978-84-09-04430-6
- Número de páginas 51
- Tipo de producto
- Libro
- Idioma
- Euskera
- Editorial
- OchoDosCuatro